HASIERAKOOPERATIBAKLEGEDIAKOOPERATIBISMOALOTURAKNOTICIAS
ERABILTZAILEA
PASAHITZA




Euskadiko Nekazari Kooperatiben Federazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta Euskadiko nekazaritza-kooperatibismoa elkartzen, egituratzen, ordezkatzen, defendatzen eta bultzatzen du.

EGINKIZUNA

Erakundearen eginkizuna nekazaritza eta elikagaien sektoreko kooperatibak sustatu eta garatzea da, bai eta bazkideei laguntza ematea ere. Horretarako honako zeregin hauek ditugu:

  • Erakundeen ordezkaritza: kooperatiben interesak azaltzea, bai publikoak zein pribatuak.
  • Kooperatiben sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzea.
  • Kudeaketa-eredu bikainak erabiltzeko sustapen-lana, hainbat irizpidetan oinarrituta; besteak beste, kalitatea, gizarte-erantzukizuna, langileen segurtasuna eta osasuna, ingurugiroarekiko errespetua, landa-garapena eta horrek aurrera egiteko bultzatzea.
  • Hori guztia gauzatzeko, Federazioak honako gako-funtzioak hartu ditu:
  • Elkarlankidetza kooperatibek garatu behar duten balio nagusia da.
  • Kooperatiben zerbitzura egotea, eta horien behar eta eskakizunak behar bezala betetzea.
  • Eskainitako zerbitzuen kalitatea aldagai garrantzitsua da kooperatibak federazioan sartzeko eta leial izateko.
  • Jardueraren aldekoa izatea eta berrikuntza dira Federazioaren ezaugarri nagusiak.
  • Horrenbestez, Federazioaren helburua da kooperatiben eta bazkideen lehiakortasuna hobetzea, bai eta bizi-kalitatea ere, eta bestalde, kooperatibak oso pozik egotea Federazioarekin eta eskainitako zerbitzuekin.

IKUSPEGI

Federazioak Nekazaritza eta Elikagaien Kooperatiba Sektoreko
bideratze-erreferentzia izan behar du

Erreferentzia-puntua izatea: Federazioak erakundeen eta sektoreko agenteen erreferentzia-puntua izatea du helburu, hainbat arrazoigatik; besteak beste, sektoreko aldagaiak eta gakoak ondo ezagutzen ditugulako, gure irizpideak eta planteamenduak egokiak direlako, eta beste botere edo taldeekiko independenteak garelako.


Bideratzea. Erreferentzia-puntua izan nahi dugu, kooperatibak bideratzeko eta dinamizatzeko konpromisoa hartu dugulako; besteak beste, kooperatibak elkarlanerako eredu eraginkorretan oinarritu daitezen, bai eta inguruneko beharrei egokitu daitezen, aliantza eta elkarganatze eraginkor eta aberatsak eratu ditzaten, eta azkenik, kalitatean eta hobezintasunean oinarritutako kudeaketa-ereduei jarrai diezaien.

BALIOAK

Federazioak hainbat balio ditu; besteak beste: elkarlankidetza, jardueraren alde izatea eta berrikuntza, dinamismoa eta profesionaltasuna. Halaber, horietako bakoitzak honako ezaugarri hauek ditu:

Elkarlankidetza:

Eskaerei eta beharrei dagokienez, prest egotea.
Kooperatibentzako banakako arreta eta tratu pertsonalizatua.

  • Topaketa- eta elkartrukerako guneak bilatzea.
  • Jardueraren aldekoa izatea eta berrikuntza:
  • Planteamendu berriak garatzea.
  • Kooperatiben aurretik joatea, haien arazoei eta beharrei dagokienez.

Dinamismoa:

Kooperatiben influentzia-buru izatea.
Kooperatibengan eragina izateko, eta lehiakortasuna eta hobezintasuna lortzeko laguntzea.
Etorkizuneko erronkak gauzatzeko kooperatibak bideratzea.

Profesionaltasuna:

  • Gure bazkideek eskatutako zerbitzuak behar bezala betetzea.
  • Jarduerak eta zerbitzuak behar den moduan eta arduraz egitea; hots, kalitatean eta arretaz egokian oinarrituz.
  • Ezaguerak eta lanbide-garapena etengabe eguneratzea.
  • Lanen truke ez dugu oparirik onartuko ez eta emango ere

ORGANO SOZIALAK

Hauek dira Federazioaren organo sozialak:

Batzar Nagusia

Bazkideen bilera da, Federazioaren eskuduntzari dagozkion gaiei buruz eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko.

Artezte Kontseilua [Kideak]

Organo honi bakarrik dagokio Federazioa zuzentzea, kudeatzea eta ordezkatzea, eta horretarako eskumen guztiak erabiliko ditu, Legeak edo Estatutu Sozialek beste organo sozial batzuei berariaz gordetakoak izan ezik.

Zaintza Batzordea [Kideak]

Haren helburua urteko kontuak berraztertzea eta horiei eta soberakinak banatzeko proposamenari buruzko nahitaezko txosten bat egitea da, besteak beste.

Idazkaritza Teknikoa [Kideak]

FEDERAZIOAREN OINARRIAK

  • Elkarteratze askea eta bazkideek borondatez uzteko aukera
  • Autonomia, kudeaketa eta kontrol demokratikoa
  • Bazkide diren
  • kooperatiben autonomia errespetatzea

KUDEAKETA POLITIKA

Euskadiko Nekazari Kooperatiben Federazioko Idazkaritza Teknikoaren ardura da kooperatibak eta bazkideak gogobetetzea. Horretarako ildo hauei jarraitzen die:

  • Erakunde-ordezkaritza
  • Elkarlana eta lehiakortasuna,
  • Kooperatibismoaren promozioa eta sustapena,
  • Barne-kudeaketa bikaina eta
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak erabilpena,

Eta horien bidez, Federazioaren jardueren barne, honakoak egiteko konpromisoa hartu du:

  • Eskainitako zerbitzuen kalitatea bermatzea,
  • Ingurumena babestea eta kutsadura prebenitzea,
  • Langileen segurtasuna eta osasuna,
  • Euskararen erabilera bultzatzea, bai bazkide eta langileekin, bai gainerako komunikazio-egoeretan.

Konpromiso horiek betetzeko, honako hauetan oinarritzen da:

  • Kooperatiben beharrak eta etorkizunerako espektatibak bete, etengabe hobetuz eta behar bezalako zerbitzua eginez,
  • Langileen prestakuntza eta informatzea, kudeaketaren arlo guztietan, erakundean parte hartzea eta kontsulta egitea bermatzeko,
  • Lehiakortasuna etengabe hobetzea, horretarako, kalitatea, zerbitzuen eta kudeaketa-sistemen eraginkortasuna, kutsadura prebenitzea eta inguruarekiko jarrera egokiagoa izatea, eta langileen segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzea dira oinarri nagusiak.
  • Legeria sistematikoki betetzea, bai eta arauteria eta beste betekizun batzuk ere, kudeaketaren edozein arlotan,
  • Konpromiso soziala interes-taldeekin Federazioaren jarduerei dagokienez:
  • Euskadiko nekazari kooperatibak, hornitzaileak, gizartea, herri administrazioa, langileak, beste federazio eta erakunde batzuk,
  • Federazioko komunikazio-baliabideak etengabe hobetzea, interes-taldeekin eta langileekin, bai euskaraz, bai erdaraz.

Era berean, jarduera guzti horiek betetzeko konpromisoa hartu du, hurrengo printzipio etikoetan oinarrituz:

  • Kooperazioa eta gizarte-erantzukizuna bultzatzea
  • Pertsonei laguntzea eta haiek errespetatzea
  • Profesionaltasuna eta gardentasuna
  • Bizi den komunitatearen nortasun kulturalera egokitzea

FEDERAZIOAREN OINARRIAK

ENKFaren jarduera zuzentzen duten printzipio gidarietan interesa duten alderdiak:

1. Euskadiko Nekazari Kooperatibak

Lankidetza:
  • Banakako arreta
  • Kooperatiben benetako parte-hartze eraginkorra sustatzea
  • Elkar-lankidetza. Bilguneak eta harremanetarako lekuak etengabe bilatzea.
  • Antolaketa eta funtzionamendu demokratikoa
  • Pertsonak sustatzea: prestakuntzarako eta lakidentzarako etengabe laguntza ematea

    Pertsonak sustatzea: prestakuntzarako eta lakidentzarako etengabe laguntza ematea

    Etika profesionala:

  • Ekonomiari dagokionez, argiak izatea
  • Leialak izatea. Hartutako konpromisoak betetzea
  • Balioak sortzea, iraunkortasunean oinarrituz
  • Lanen truke ez dugu oparirik onartuko ez eta emango ere

Profesionaltasuna

  • Zerbitzuak kalitatezkoak izatea eta arreta ziurtatzea
  • Ondo egindako lanaren balioa ematea
  • Etengabe hobetzeko ardura izatea
  • Konfidentzialtasuna eta informazioa babestea
  • Elkarrizketaren alde izatea, elkar aditzeko arauan oinarrituz

2. ENKFko langileak

GGBBak errespetuz kudeatzea

  • Egindako lana aintzat hartzea
  • Norberaren motibazioa
  • Lanbide-garapena
  • Pertsonak sustatzea
  • Lanbide-ibilbideak eta etengabeko prestakuntza
  • Aukera-berdintasuna bermatzea
  • Ezagutza etengabe eguneratzea
  • Bidezko ordainketa
  • Jardun pertsonalak eta lana bateratzeko aukera ematen duen ordutegia
  • Laneko giroa

    Laneko Segurtasuna eta Osasuna bermatzea

  • Langileekiko harreman garbia
  • Adina, sexua edo erlijioagatiko bereizketarik ez izatea
  • Parte-hartzea bultzatzea
  • Taldeko lana sustatzea
  • Sindikatuko kide izateko eskubidea
  • Negozioazio kolektiborako eskubidea

3. Beste Federazio eta Elkarte batzuk

  • Gardenak izatea
    • Ustelkeriaren aurkako neurriak ezartzea
    • Faltsututako informazioa edo informazio alderdikoia ez zabaltzea
  • Profesionaltasuna; nabarmenkeria, norberekotasunak eta lehiakortasun-jarrerak baztertzea
  • Kooperatiben kultura sustatzea
    • Guztien interesa denari buruzko eztabaida-lekuak sortzea, partehartzea edo sustatzea
    • Lurraldeetako eta guztien arazoei buruzko elkarteen sareak sortzea eta partehartzea
    • Elkarte bakoitzaren autonomia errespetatzea

4. Herri Administrazioa<

  • Erakundearen autonomia
    • Politikoki neutralak izatea
    • Finantzaketa-iturriak dibertsifikatzea
    • Legedi aplikagarria zorrotz eta errespetuz betetzea
    • Edozer motatako ustelkeria eragoztea
  • Egonkortasun–Lankidetza harremana
    • Koordinazioa eta osagarritasuna
    • Lankidetza, kontraprestazioa eta elkarren arteko zerbitzua
    • Giza Eskubideak urratuz gero, salatzea
    • Zintzotasuna eta zuzentasuna. Adierazitakoaren eta ziurtatutakoaren egiazkotasuna
  • Etika profesionala
    • Ekonomiari dagokionez, argiak izatea
    • Leialak izatea. Hartutako konpromisoak betetzea
    • Balioak sortzea, iraunkortasunean oinarrituz
  • Harremanei dagokienez, adeitsuak eta koordinatuak izatea
    • Komunikaziorako eta elkarrizketarako bideak eratzea
    • Erakundeen protokoloak errespetatzea
    • Komunitatearen garapenean partehartzea
    • Herri Administrazioa

5. Gizartea

  • Lankidetza
    • Jardunean ari garen komunitatearen gizarte- eta ekonomia-garapenari laguntzea
    • Munduko landa-inguruko gizartea, prestakuntza, azpiegitura eta abar hobetzeko tresna den aldetik, kooperatibismoa sustatzeko hainbat ekintza egitea.
  • Gardentasuna
    • Komunikaziorako eta lankidetzarako bideak ematea
    • Informazioa objektiboa, argia eta egiaztagarria zabaltzea, bai erakunde barnean nahiz kanpoan
    • Ustelkeria sahiestea eta izatekotan, aurre egitea
  • Ingurumena errespetatzea, ingurunea eta baliabide naturalak zaintzea eta babestea ledegia betez.
  • Zintzotasuna eta zuzentasuna
    • Giza Eskubideen eta pertsonaren babesa bultzatzea
    • Manipulazioa eragozte
  • Ekintzen eta erabakien erantzukizuna hartzea >

6. Hornitzaileak

  • Kudeaketa etikoa eta gizartearekiko arduratsua bultzatzea
    • Kudeaketa etikoa eta gizartearekiko arduratsua egiteko ardura duten hornitzaileekin lanean aritzea
    • Legedia aplikagarria betetzen duten hornitzaileekin lanean aritzea
  • Etika-kodearekiko atxikitzea, ENKFaren izenean zerbitzua ematen duten hornitzaileen Etika Kodearekiko atxikitzea.
  • Gardentasuna
    • Elkarrizketaren alde izatea, elkar aditzeko arauan oinarrituz
    • Gardentasuna bultzatzea, hornitzaileekiko harremanari dagokionez
    • Hornitzaileekiko tratuari dagokionez, inpartzialak eta objektiboak izatea, kalitate-irizpideak, kostua eta garapen iraunkorraren printzipioak baliatuz

TXOSTENA 2006
TXOSTENA 2007
TXOSTENA 2008
TXOSTENA 2009

 

Reyes de Navarra 51 - 01013 Vitoria-Gasteiz (Alava / Araba)
Tel: 945257088 E-mail: info @ euskadi.coop
          
Pribatutasun Politika   Erabilpen baldintzak